Erik Hagenek, WSRWen zuzendariak, Mendebaldeko Sahararen baliabideen espoliazioa aztetuko du Artiumen


Munduan urtero erauzten diren fosfatoen kopuru handia Bukraa meategitik ateratzen da, Mendebaldeko Sahararen Marokok okupatutako lurraldeetan. Agortzen ari diren fosfatoak, nekazaritzarako ongarriak ekoizteko erabiltzen dira. Etekin ekonomiko handiak uzten dituen negozio hau Marokok bere okupazio ilegalarekin jarraitzeko arrazoi handia da.

Datorren asteazkenean, Erik Hagen, Western Sahara Resource Watch (Mendebaldeko Sahararen Baliabideen Ikuspegia)-ren zuzendaria, Gasteizko Artiumen “P for plunder” informea aurkeztuko du, mea honen espoliazioan eta negozio honetan inplikatuta dauden enpresen inguruan sakontzen duenak.

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da hitzaldia. Bertan, Eneko Calle, OMALeko kidea, eta Arabako SEADen Lagunen Elkarteko kideek hartuko dute parte baita ere. Ekimen hau Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udalaren garapenerako arloen babesa jaso du.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies